TRENTINO ETA ITALIAKO GIROA



Azken orduko aldaketak leitzarraren egutegian: asteartean Trentinoko itzulian hartuko du parte maiatzaren 9an hasiko den Italiako Giroari ekin aurretik. 

Hasieratik, Frantziako Tourreko bederatzikoan egotekoa zen eta ez baitzuen Giroa bere egutegian. Azken orduan, mendi garaietan ematen duen maila kontuan hartuta Porteren aldamenean egoteko proposamena jaso du eta gogotsu ekingo dio erronka berriari. Gainera bertan egon den bi alditan sekulako mailan ibili da. 2011n nahiz 2012an aurreneko 10etan sailkatu zen eta Giroan izan den etaparik gogorrenetariko bat irabaztea ere lortu zuen. Hain zuzen, Gardecciako etapa, 7 ordu eta 27 minutu bizikleta gainean pasa ondoren, 6000 metro inguruko desnibela gaindituta. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario