UDABERRIA ETA BERE ALERGIAK


Dagoeneko denboraldiaren lehen zatia amaitutzat eman dezakegunez, zati honetako balorazioa egiteko garaia iritsi da.

2014ko lehenengo lasterketa otsailean Omanen burutu zuen. Maila onean ibili zen, Froomeri garaipena lortzen lagunduz eta taldekako sailkapena ere beregantuz.

Jarraian Tirreno-Adriatikoko itzulian hartu zuen parte eta hor eman zuen denboraldiko zati honetako mailarik onena, mendiko etapetan aurrean ibiltzeaz gain, sailkapen nagusian lehenengo hamarren artean sailkatu baitzen.

Maila on horri eutsi nahiean hartu zuen parte Cataluniako itzulian, baina orduantxe hasi zen udaberriko alergien ondorioak pairatzen. Ezin izan zuen lasterketa amaitu.

Gutxi falta zen Euskal Herriko itzulia asteko eta errekuperatzen saiatu zen etxeko lasterketan zuen onena emateko. Ongi hasi zuen lasterketa, Gaintzako etapa gogorrean onenekin helmugaratu zen sailkapenean 7.postua eskuratuz. Bigarren etapan berriz, erorikoa izan zuen eta ondorioz ezin izan zuen bere mailarik eman.

Lehen zati honetako azken lasterketa Romandiako itzulia izan zen. Tenerifen gogor entrenatu ondoren ilusioz ekin zion itzuliari baina han ere alergiek baldintzatu zuten bere jarduna. Dena den, Froomek berak azpimarratu zuen moduan bere aldamenean egin zuen lana ona izan zen.

Lasterketak amaitu, atseden txikia hartu eta berriz ere martxan jarriko da denboraldiko bigarren zatia prestatzen. Osasuna lagun, udaberriko loreak sasoi honetan bezala loratuko da Mikelen lana datozen lasterketetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario