Andaluziako Itzulia: Antón eta Nieve, balio handiko talde baten buru

Euskaltel Euskadik talde sendoa izango du 59. "Vuelta a Andalucía – Ruta del Sol" lasterketan: Igor Antón, Mikel Nieve, Gorka Verdugo, Ion Izagirre, Mikel Landa, Ioannis Tamouridis eta Juan José Lobato. Lasterketa otsailaren 17tik 20ra izango da. Gorka Gerrikagoitiak hartuko du probaren kirol-zuzendaritza.
Mallorcako Challenge-an debutatu ondoren, Igor Antónek hirugarren aldiz hartuko parte itzuli honetan, non iaz seigarren postua lortu baitzuen etapa nagusian. Galdakaoko eskalatzailea bere prestaketa fintzen ari da, eta itzuli honetan beste urrats bat egin behar du, Mikel Nievek bezala. Nafarra Tour Mediterranéen lasterketan hirugarren postua lortuta doa. Frantziako itzulian behetik gora joan zen, eta motibatuta iritsi da Andaluziara, bere errendimenduan izandako hobekuntzari esker.

No hay comentarios:

Publicar un comentario