Andaluziako Itzulia (2. etapa): Mikel Nievek Las Palomas mendatea gainditu du

Jonathan Hivert (Saur Sojasun) izan da Andaluziako itzuliko bigarren etapako garaile. 164 kilometroko ibilbidea izan da, Cádizko San Fernando eta Ubrique artekoa, eta Las Palomas 1. mailako mendatea igaro behar zen helmugara iritsi baino 34 kilometro lehenago. Alejandro Valverde (Movistar) iritsi da bigarren, eta itzuliko lehena izaten jarraitzen du. Euskaltel Euskadiren txirrindularietan, Mikel Nieve nabarmendu da. Nafar eskalatzaileak Las Palomas mendatea igotzeko erritmo gogorrari eustea lortu du, eta 21 txirrindulariko talde txiki batean iritsi da gainera. Helmugan, 10. postua eskuratu du Mikelek, eta sailkapen nagusian 14.a da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario