Euskaltel Euskadi 28. Gaztela eta Leongo Itzulian izango da, eta
talde hau eramango du: Mikel Nieve, Gorka Verdugo, Jorge Azanza, Robert
Vercer, Pablo Urtasun, Juanjo Lobato, Jon Aberasturi eta Ricardo Mestre.
Urtasun, Lobato eta Aberasturiren abiadura baliatuko du talde laranjak
urteko lehen garaipena lortzen saiatzeko. Haiekin batera, talde sendoa
arituko da, esperientzia handiko txirrindulariek osatua: Verdugo,
Azanza, Nieve, Vrecer eta Mestre.
Aurtengo itzuliak hiru etapa izango ditu. Lehena apirilaren 12an
(ostirala) izango da, eta Arévalotik abiatu eta Valladoliden amaituko da
(194 km) Parquesoleko igoeran. Bigarren etapa (164 km), apirilaren 13an
(larunbata) abiatuko da, Valladolideko Urueña herritik, eta Palentzian
amaituko da; igoerak eta jaitsierak ditu bata bestearen atzetik.
Hirugarren eta azken etapa (183 km) hilaren 14an abiatuko da Aguilar de
Campootik, eta Cervera de Pisuergan amaituko da, bigarren mailako bi
mendate igaro ondoren.
(Iturria:Euskaltel Euskadi)
No hay comentarios:
Publicar un comentario