Euskaltel Euskadi talde sendoarekin doa Paris-Nice lasterketara


Mikel Nievek aukera izango du diztiratzeko

Euskaltel Euskadi txirrindulari-taldeak talde indartsua aurkeztuko du 71. Paris-Nice lasterketan: Mikel Nieve, Gorka Izagirre, Ion Izagirre, Gorka Verdugo, Romain Sicard, Mikel Astarloza, Rubén Pérez eta Jure Kocjan txirrindulariek hartuko dute parte, Álvaro González de Galdeanoren zuzendaritzapean. Tour Mediterranéen lasterketako etapa nagusian 3. postua eskuratu eta Vuelta a Andalucían lan ona egin ondoren, Mikel Nievek World Tour zirkuitu gogorreko lehen lasterketari ekingo dio. Leitzako eskalatzaileak erakutsi du sasoi onean dagoela, eta horri haren erregulartasuna gehituta, errepideak goranzko bideari ekiten dionean laranja-kolorea aurrean eramango duen txirrindularietako bat izan behar luke. 

(Euskaltel Euskadi web orrian informazio gehiago.)

No hay comentarios:

Publicar un comentario